The tiger building

Tigrea

“El Tigre” eraikina delakoa Botikazarrean dago, Euskalduna Jauregiaren aurrean, eta Bizkaiko hiriburuan oso eraikin ezaguna da teilatutik ateratzen den felidoaren eskultura erraldoiari esker.

Gaur egun ere pertsona batzuek lehoi eme batekin nahasten dute. 1942an Joaquin Lucarini eskultore arabarrari agindu zioten, eta goiko aldean hormigoizko tigre handi bat jarri zuen.

Duela gutxi, eraikin hau birgaitu zuten, etxebizitzak eta merkataritzako lokalak barne hartzeko.