Artxandako funikularra: Bilbo bisitatuko baduzu, hau da jakin behar duzun guztia

Artxandako funikularra garraiobide bitxia da. Bilbo eta Bilbotar zein bisitariek gogokoen duten guneetako bat elkartzen ditu. Gune hori Artxanda mendia da. 3 minutuko bidaia baino ez du behar horretarako. 180 segundo, Bilboko hirigunetik ikuspegi ederrenak dituen eremu batera heltzeko. Eremu hau, gainera, natura eta aisialdi gune paregabea da. Ibilbideak 770,34 metro ditu eta %44ko aldapari egiten dio aurre.

Artxandako funikularra: Bilbo bisitatuko baduzu, hau da jakin behar duzun guztia.

Zergatik bidaiatu Artxandako funikularrean Bilbora bazatoz?

Arrazoi asko daude zure Bilborako bidaian Artxandako funikularra ezagutzera animatzeko. Lehenik, ehun urtetik gorako garraio bat izateaz gain modernoa ere badelako, XX. mendeko 80ko hamarkadan birgaitua izan zenez gero. Baina, gainera, goialdetik hiriaren bista panoramiko hoberenak dituen hiriko leku adierazgarrienetako batera eramaten zaituelako; Artxanda Mendiko behatokira.

Gora heltzean eta behin Artxandako behatokian, hiriko eraztun berdearen alde bat aurkituko duzu, honen gunerik ezagunenak txori bistan ikusgai dituzula; Guggenheim museoa, Nerbioi ibaia edo Isozaki dorreak. Eta hemendik hamar minutura Txorierri haraneko bistak kontenplatu ahalko dituzu. Baita Loiuko aireportukoak ere!

Artxandan jatetxeak aurkituko dituzu. Bilbo modu aktiboan bisitatzeko mendi eta bizikleta ibiliak hasi ahalko dituzu eta, berez, zure bizikleta funikularrean igo dezakezu. Hiria atzealdean duzula argazkiak ateratzeko aukera izango duzu. Eta beste hainbat jarduera ere egin ahalko dituzu, esaterako patinatu edo hiriko historia belikoan garrantzi handikoak diren zenbait toki bisitatu.

Artxandako funikularraren historia eta bitxikeriak.

XIX. mendearen bukaeran Artxanda mendia bilbotarren aisialdi gune gogokoenetako bat bilakatu zen. Naturan aisia izateko aukera eta bertan aurkitzen zen kasinoa ziren toki honen ezaugarri erakargarrienak. Horrexegatik hainbat urtez Bilbo eta mendia lotzeko garraiobide garbi, azkar eta eroso bat sortzeko aukera baloratu zen.

Horrela, 1915ean errealitate bilakatu zen. Urte horretako urriaren 7an, L. von Roll suitzar enpresak eraikitako Artxandako funikularrak bere lehen bidaia egin zuen. Orain, ehun urte baino gehiago igarota, Bilbo bisitatzeko erabili ahal duzun funikular berriztatu bat da, dotorea, segurua eta modernoa.

Urte hauetan zehar, zenbaitetan bere funtzionamendua etetera behartua izan da. Lehen aldiz Gerra Zibilean, burdinbideak eta goi-geltokia bonbardatuak izan zirelako. 1976an 7 urtez izan zen geldiarazia, eta erabateko berrikuntza jasan eta gero, 1983ko apirilean ireki zen. Zoritxarrez, hilabete batzuk geroago Bilbok funikularra zenbait astez geldiarazi zuten uholde larriak pairatu zituen.

Noiz dago irekita eta funtzionamenduan Bilbo eta Artxanda komunikatzen dituen funikularra?

Funikularraren ordutegia zabala da. Lanegunetan astelehenetik ostegunera bere ateak goizero irekitzen ditu 7:15ean (7:15 a. m.) eta horrela mantentzen ditu etengabe 22:00k arte (10 p. m.).

Uztailaren 2aren eta irailaren 30aren artean zenbait egunetan irekitze ordutegia are zabalagoa da. Konkretuki, ostiral eta larunbatetan ordutegia ordu batez luzatzen da, 23:00k arte edo 11:00 p. m. arte. Hori bai, igandeetan ordu bat beranduago irekitzen da, 8:15ean edo 8:15 a. m.

Bilbo Aste Nagusian bisitatzea pentsatuta badaukazu 24:00ak arte erabili dezakezu. Izan ere, Artxandako funikularrean igotzea hiriko argiak eta hain ezagunak diren su artifizialak ikusi ahal izateko aukera paregabea da.

Oro har 3 minutu irauten duen bidai baterako, 15 minutuko ibilbide maiztasuna dago. Baina maiztasun hori laburtu egiten da publiko etorrera handiagoa denean. Bidai bakoitzean 70 pertsona joan ahal dira funikularrean.

Funikularrerako tiketak non erosi eta zenbat balio duten.

Garraiobide honetarako sarrerak erosteko leku ezberdinak daude. Zure Bilborako bisitan funikularra erabiltzeko asmoa badaukazu har itzazu kontuan, prezio ezberdintasunak handiak direlako aukeraturiko salmenta tokiaren arabera.

  • Bilbon edo Artxandan, funikularreko igotzeko eta jaisteko geltokietan bertan. Tarifa aldaketak egon ezean, sarreraren ohiko prezioa pertsonako 2,50 eurokoa da, edo 4,30 eurokoa joan eta etorriko sarrera erosten baduzu. Barik abonamenduarekin, bai tokikoentzat bai Bilbo autobusa edo metroa bezalako garraiobideak erabiliz bisitatu nahi dutenentzat aukera egokia da. Sarreraren prezioa nabarmenki ekonomikoagoa da; 0,65 euro bidai bakoitzeko gehien jota.
  • Gainera Bilbao Card txartel turistikoa onartzen dute. 6 eta 10 urte bitarteko umeentzat eta eskola taldeentzat ere badaude beherapen garrantzitsuak, hauentzat prezioa 0,32 eurokoa izanda. Horrez gain, bidaia guztiz dohainik da 6 urtetik beherako umeentzat, baita itsuen laguntzaileentzat eta gurpil-aulkian dabiltzan pertsonentzat ere.

Bilbo bisitatzera etorriko bazara har ezazu aintzat Artxandako funikularrean bidaiatzea. Bilbora zure maskotekin bidaiatzea pentsatua badaukazu, hauek ere erabili ahal dute, betiere funikularreko arauak jarraituz eta horretarako espresuki prestatutako departamendua erabiliz. Txakurrek muturrekoa eta uhala eraman behar dute funikularrean zein geltokietan. Katuak kaiolan sarturik eraman daitezke bietan.

Artxandako funikularra: Bilbo bisitatuko baduzu, hau da jakin behar duzun guztia

Bilbao – Funicular de Artxanda from Marcial Vecilla on Vimeo.

Inspirazio helmuga bat zure esku >